SARRERAKO OHARKIZUNA
Gure salbamena Jainkoaren gauzea da; baina Jesusek salbamen horren ezaugarriak emoten deuskuz: alkartasuna, alkarrentzako harrera ona eta abar. Gaur bakotxak berean egon ta izan nahi dogu, elizan eta otoitzean ere bai; besteak iguingarri-edo doguz. Ez da hori Jesusek iragarten deuskun salbamenaren ezaugarri... Alkartu gaitezan Eukaristia honen mahai inguruan eta otoitzean.
Sarrera-abestia: "Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Jainkoaren doai edo erregalu lez barik, geure lorpen lez ulertzen dogu salbamena, eta betebehar zaleak gara, lege zaleak, itxura zaleak. Damutu gaitezan Eukaristia honen hasieran:
—Jesus Jauna: gure azaleko arazoak saihesten dozuzana, erruki, Jauna!
—Jesus Jauna: alkartasunean ta justizian nahi gaituzuna, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna: Jainkoaren salbamena gizaki guztientzako iragarten dozuna, erruki, Jauna!
Lehenengoa: Is 66, 18-21
Jainkoaren epaiak herrialde guztiak alkartzea dakar bere aurretik. Horren esangurea, salbamena herrialde guztietara zabaldua dala da. Entzun daigun Profetearen barri pozgarri hau.
Erantzun-Salmoa: (116) "..."
R/ GORATU EIZU JAUNA ORAIN TA BETI
Bigarrena: Hb 12, 5-7.11-13
Tentaldietan ta arriskuetan eutsi beharra sakontzen dau gaurko irakurgai honek ere; gure eredua Kristo Jesus dogu, danean zintzoa izan zan arren, zigorkatua ta Jainkoak baztertua lez hila.
Ebanjelioa: Lk 13, 22-30
Zelango galderak egin geikeoz Jesusi? Zelan erantzungo deusku? Jesusen erantzunek hausnarketa sakona eskatzen dabe, eta otoitz giroa. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Zuzendu deioguzan gure eskariak Jainkoari, bere salbamena gugana ta gizaki guztiengana heltzeko gogo ta eskariagaz:
—Elizea inguru ireki bat izan daiten gizaki, herrialde, arraza, kultura eta izakera guztientzako, eskatu deiogun Jaunari.
—Herri-agintari ta nagusiek bestenganako begiramena indartu ta gauzatu daien, alkarrenganako eroapena eta herrien arteko alkarrizketea, eskatu deiogun Jaunari.
—Domekako Eukaristiaren mahai inguruan alkartzen garenok, eta Kristogaz bat egin, Justiziaren aldeko konpromisua geure bizitzara eroan daigun, eskatu deiogun Jaunari.
† Entzun, Jauna, zure gurariagazko zintzotasunean bizi izan gura dogunon eskariak, eta egizu, gizaki guztiek izan daiela zure salbamenaren atsegina. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
OHARRAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario