domingo, 26 de agosto de 2007

URTEAN ZEHARREKO XXV. IGANDEA —C—

Sarrera-oharra

     Senideok: ba ete dabe zer ikusirik gure ondasunek Jainkoaren nahiarekin? Esan behar ete deusku Jainkoak zelan erabili behar doguzan gure ondasunak? Batzuk horrela uste izango dabe, eta ondo bereiztuko (edo dis­tin­giduko) dabez ondasunak eta Jainkoaren nahia. Baina ondasun guztien iturri bakar Jainkoa dala autortzen dakianak beste hauxe egingo dau: ondasunak ondo erabili ahal izateko, ea zer dinon Jainkoak begiratu, bilatu... Izan gaitezan horreetarikoak.

Sarrera-abestia

—Zein gozo ta eder dan  

Damu-otoitza

     Ba dakigu Jainkoari osasuna eskatzen, eta gure hildakoen ta maiteen alde ere eskatzen dogu. Baina eskatzen ete dogu ondasunen banantzaile zintzo izaterik? Bihotz barritzeko asmotan jo daigun Jainkoaren errukira.

     —Jesus Jauna, Jainkoaren ondasunen barri emoten deuskuzuna, erruki, Jauna!

     —Jesus Jauna, behartsuengana hurreratzen zinana, Kristo, erruki!

     —Jesus Jauna, gure ondasun bakar izan nahi dozuna, Erruki, Jauna!

Lehenengo irakurgaia

     Ondasunak pilatzearren besteak —batez ere makalenak— zapaltzera heltzen gara. Horren salakuntzea egingo dau profeteak, eta Jainkoak zer nahi dauen iragarriko deusku.

Erantzun salmoa: R/ Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna.

Bigarren irakurgaia

      Herri agintarien alde eskatzen irakatsiko deutse Paulok bere ikasleei, eta Jainkoak bere Semeagan iragarten deuskun bidea bilatzen... bakez bizi izan gaitezan.

Ebanjelioa

     Zein arduragabeak garen Jainkoari dagokiozenetan! Zenbat arduratzen garen, ordea, bestelakoetan! Baina Jainkoaren nahia bilatuko bagendu, beste gauzek eta ondasunek aparteko balioa hartuko leukee Jesusengan. Egin deiogun harrerea, Aleluia abestuz, zutunik.

Eskariak

     Ondasun guztien iturburu den Jainkoari zuzendu deioguzan gure eskariak:

     —Gure eliz alkarteen alde: behartsu ta baztertuengana hurreratzen jakin daian, eta hareik bere mahaira erakarten, eskatu deiogun Jaunari.

     —Baztertuen, lanik bakoen eta sufritzen dabenen alde lanean diharduenek beti izan daien guztien Aita dan Jainkoaren laguntza-ziurtasuna, eskatu deiogun Jaunari.

     —Ondasunen jabe izanik, edozelan eralgiten dabezenen alde: ondasunekin Jainkoa gorestea bilatu daien, eta ez euren atsegin hutserako erabiltea, eskatu deiogun Jaunari.

     —Beharrizanik barik, ondasunen jabe garenok neurritsu izaten ikasi daigun, eta ondasunak alkarbanantzen, eskatu deiogun Jaunari.

     —Ondasunen banatzaile eta behartsuen ondoko dan «Karitas»en alde: geure-geure gauza lez hartu daigun eta bere lana aintzat hartu, eskatu deiogun Jaunari.

 

     Jainko Aita, ondasun guztien iturburu, ondasunen jabe egin gaituzunok esker onez jo dogu zure errukira. Entzun, arren, gure otoitza. Jesukristo.

     -Amen.

Jaunartzerako

     Guztiz ahaltsua ta oparo aberatsa behartsu egiten da gugaitik maite gaitulako, eta bere mahaira deiegiten deusku, geu ere, besteen alde, behartsu bihurtzeko. Alkartu gaitezan beragaz ogi honetan.

Azkenean

     Gogorrak izan dira profetearen berbak ondasun-gose direnen aurka eta behartsu-zapaltzaileen aurka. Izango ete gara neurritsu eta behartsuak gure mahaikide egitekoak?

 

 

Azken oharrak

 

No hay comentarios: