domingo, 26 de agosto de 2007

URTEAN ZEHARREKO 23. DOMEKEA - C -


SARRERAKO OHARKIZUNA

   Senideok: gure bizitzan zer da lehenengo: "neure" gogoa, atsegina ta helburuak, ala Jainkoak nitaz gura dauana? Hauxe azkeneko hauxe da beharrezkoa Kristoren jarraitzaile izateko. Aurreko jarrereak, Jainkoaren aurrean beti negarti agertzera eroango gaitu.

   Kristoren jarraitzaile izateko beste urrats bat emon daigula Eukaristia honetan, Espirituaren taupadetan.

Sarrera-abestia: "Bihotz batez alkarturik..."
 

DAMU-OTOITZA

† Bere jarraitzaile izango diranen bila dabilen Jesusen aurrean, autortu daigun gure epelkeria, erosokeria, guzur-bizitza:

   —Jesus Jauna, edozeren gainetik Aitaren nahia bilatzen dozuna, erruki, Jauna!

   —Jesus Jauna, helbururik ederrena erreinuaren iragarpena dala dinoskuzuna, Kristo, erruki!

   —Jesus Jauna, zuri jarraitzeko, baldintza zehatz-gogorrak jarten deuskuzuzana, erruki, Jauna!
 

Lehenengoa: Jk 9, 13-19

   Gure ez-jakinak ez gaitu eroan behar errezkeria bideetan zehar, Jainkoari bere jakituria eskatzera baino. Hau egiten dogunean, salbamenaren aurtorle gara gure inguruetan.

Erantzun-Salmoa:  (89) "..."

R/. Gora Jainkoa, egin kantu: bihotz hautsiak bizten ditu
 

Bigarrena: Hb 12, 18-19.22-24a

   Gero eta gatxago egiten jaku inori mesede eskatzea, norbere burua gutxiestea litzatekelakoa daukagu. Baina kristinauen artean, eguneroko gauza lez hartu behar izango litzateke...
 

Ebanjelioa: Lk 14, 1.7-14

   Jesusi jarraitzea ez da gauza erreza; gitxiago, oraindino, gorrotoa maitasunaren ondo-ondoan dagoela dakigunean. Entzun daigun Jesusen ebanjelioko berbak, harrerea Aleluia abestuz eginda, zutunik.

"Aleluia".

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

  Jesusen jarraitzaile izatea gatx dala jakinik, alkarregaz eskatu deiogun Jainkoari, adoretu gaizala eta arnastu:

   —Elizearen alde: iragarten dauan berbeari zintzo jarraituz, eliztar guztiak Kristoren jarraitzaile izatera erakarri daizan, eskatu deiogun Jaunari.

   —Edozein autortzatako Kristoren jarraitzaile guztion alde: batera lanegin daigun inguruko beharrizanen alde, behartsuekaz bat egin eban Kris­toren autorle lez, eskatu deiogun Jaunari.

   —Pobre ta baztertuen alde: Kristoren benetako aurpegia iragarri deiguen, eskatu deiogun Jaunari.

   —Egunero kurutze astunaren azpian dagozenen alde: zamea arindu deioenen bat aurkitu ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

   —Eukaristian esku hartzen dogunon alde: Jainkoaren ontasuna iragartea dala benetako jakituria argi izan daigun, eskatu deiogun Jaunari.

  Heldu daitela, Jauna, gure otoitza zure entzumenera, eta bigundu daiala gure bihotza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

   —Amen.

 

OHARRAK

 

 

No hay comentarios: