domingo, 26 de agosto de 2007

URTEAN ZEHARREKO XXVI. IGANDEA —C—

Sarrera-oharra

   Senideok: Gure uste ona (edo konfiantzea) Jainkoagan dogu, ala berari egiten deutsoguzan gauzetan? Ze balio emoten deutsegu gure otoitzari, mezeari, limosnei, eliz-ekintzei, mesedeak egiteari, eta abar?

   Gaurko munduan, batzuk dirua amesten dabe, beste batzuk ahalmena edo indarra, eta makalenek amuletoak erabilten dabez, honeek gatxetik babestuko dabezelakoan...

   Jainkoa ez daitela izan guretzat amuletu bat, behartsuenganako etenbako deia baino: Aita dogu, eta seme-alaba nahi gaitu. Ospatu daigun seme-alabatasuna nabaritu ta indartuko dauen Jesukristoren esker otoitza, euren lurraldetik urten beharra izan dabenak-eta gogoan izanik.
 

Sarrera-abestia: Aita baten semeok...
 

Damu-otoitza

   Eratuta dagoen gizartean bizi gara, eta, sarriegitan, inoren esku itxi do­guzan arduretaz gogoratu ere ez gara egiten. Damutu gaitezan gure nagikeriaz:

   —Jesus Jauna, jaio barritan erbesteratua izan zinana, erruki, Jauna!
   —Jesus Jauna, baztertuen lagun egin zinana, Kristo, erruki!

   —Jesus Jauna, zure mahaira danetarikoak deitzen dozuzana, erruki, Jauna!
 

1. Irakurgaia

   Siniskerian, erlijio-ekintzak norberaren babesle lez hartzen dira. Sinismenean Jainkoa lagun lez hartzen da, eta beragaz egotea bilatzen da. Jokabide honeaz, Jainkoak behartsuengana bultzatzen dau.
 

Erantzun salmoa:   R/. Goratu daigun Jauna, orain ta beti.
 

2. Irakurgaia

   Sinismenean egia bilatzen da, eta egiaren barri emotea. Ez da, ba, Jainkoaren ezaupidea haregazko hartu-emonak ezkutuan bizi izatea, autorle izatea baino.
 

Ebanjelioa

   Dirutan edo indarkerian-eta uste dabenek, txikiak-eta baztertu egiten dabez. Eta Jainkoa txikien ta baztertuen artean dago, eurekin bat eginda. Egin deiogun harrerea hori dinoskun Jesusi, aleluia abestuz, zutunik.

Eskariak

   † Jainkoak bizitzako gora-behera ta arazoetan aurkitu daigula nahi dau; gaurko gure otoitza herrialdea bertan behera itzita leku-bila han-hor-hemen dabizenekin bat egindakoa izan daitela:

   —Gure Elizbarrutiaren alde: «arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzun» gauzatu nahi dau. Izan daiala eliztar guztion oneritxia, eskatu deiogun Jaunari.

   —Hara-hona dabizenen alde: errazkeriaren sareetan jausi ez daitezan, eta besteontzat senidetasunerako dei gertatu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

   —Aberaskerietan, ondasunak alperrik galtzen diharduenek entzun ahal izan daien behartsuen oihua, eta eurekin alkarbanantzeko gauza izan  daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

   —Gure etxe ta sendiak maitasun-eskola eta harrera-leku izan daitezan, eta, horretarako, sendi-otoitza izan daiten euretan, eta Jainkoaren izena goratua izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

   —Eukaristiara hurreratu garenok ondasunen banantzaile izan gaitezan, eta gure uste ona Jainkoagan izan daigun eta ez geure erlijio-ekin­tzetan, eskatu deiogun Jaunari.

   † Jainko Aita, emoiguzu zintzotasun Espiritua zure bihotzaren ondasunen barri-emoile ta banantzaile izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

   —Amen.

 

Oharrak

 

 

No hay comentarios: