domingo, 26 de agosto de 2007

URTEAN ZEHARREKO 22. DOMEKEA - C -

SARRERAKO OHARKIZUNA

   Gaurko liturgiaren haritik, senideok, gure bizitzako beste kontraesan bat aztertu ahal izango dogu. Gauza bat da apala izatea, leuna, laguntza emoilea, eta beste gauza bat da harroa izatea, norberetzakoa, ikutu-ezina... Ez dogu hau atsegin, baina holantxe agertzen gara, besteen bildurrez-edo, geure lepotik barre egin ez daien. Ez deusku Jainkoak barrerik egingo; eta haren aurrean ezer ez dira harrokeriak. Behar bada, horrexegaitik egiten jaku gatx beragana apaltasunez ta otoizgiroan hurreratzea. Ea lortzen dogun domeka honetako liturgiaren eskutik.

Sarrera-abestia: "Bihotz batez alkarturik..."

 

DAMU-OTOITZA

  Gure gizarteak geure burua ataraten irakasten deusku, besteak zapalduta bada ere, edo guzurra erabiliz, azpikeriaz, "doppin"az... Autortu daigun, apaltasunez, gure pekatua, Jainkoaren errukian sartzeko asmotan:

   —Jesus Jauna, pobreen lagun izateko, pobre egiten zarana, erruki, Jauna.
   —Jesus Jauna, apala eta bihozbera zarana, Kristo, erruki.
   —Jesus Jauna, baztertuengana hurreratu ahal izateko, zeure ikasle libreak nahi gaituzuna, erruki, Jauna.

 

Lehenengoa: Eklo 3, 19-21.30-31

   Irakurgai honetan aurkituko doguna ez da, gero, zuhurkeriarako deia, edozelan ere irabazi ahal izateko; zintzotasunezko ta jakituriazko jokabiderako deia baino. Hauxe da Jainkoaren gogoko. Entzun.

 

Erantzun-Salmoa:  (67) "..."

R/. Gora Jainkoa, egin kantu: bihotz hautsialk bizten ditu Kanta Jaunari, lur guztia»ren doinuaz).

Bigarrena: Hb 12, 18-19.22-24a

   Oraindino badago lehengo aldietako kolore-usainak eta handikeriak amesten dauanik: ez dabe aurkitu oraindino benetako fedea. Hau Jesus onartzea da, hari jarraitzea eta Jainkoa beragan aurkitzea.

Ebanjelioa: Lk 14, 1.7-14

   Jesus egiagaz ta zintzotasunagaz egin behar dogu bat, eta ez azaleko apalkeriagaz. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.

"Aleluia".


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

  On guztien iturri dan Jainkoari zuzendu deioguzan gure eskariak, egizaletsunean ibilten irakatsi deigun eta ondasunak hutsean  alkarbanantzen:

   —Elizea, berak iragarten dauan mezuarekin bat eginda eta egizaletasunean bizi izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

   —Agintea euren esku dabenek ez daien ahaztu guztien onaren ardurea daukena, eta laguntzarik gitxien dabenen oinarrizko eskubideen alde urten daien, eskatu deiogun Jaunari.

   —Herrien garapenetik bazterturik dagozanen alde, eukaristiaren mahaira deituak izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

   —Hitzaren eta ogiaren mahai inguruan alkartuta gagozenok entzun daigun Kristoren berbea, eta jarraitu deiogun pobreekazko konpromisuan, eskatu deiogun Jaunari.

  Heldu daitela, Jauna, gure otoitza zure entzumenera, eta bigundu daiala gure bihotza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

   —Amen.

 

OHARRAK

 

 

No hay comentarios: