Sarrera-oharra
Senideok: Erasoa da gure eguneroko kantua, eta bestea txikituz gura doguz konpondu arazoak. Hau ete da gure arteko eztabaidak konpontzeko bide bakarra? Zer erakusten ete deusku Jainkoak? Eta, beragana joten ez badogu, ez ete doguz umekeriatzat hartuko alkarrizketea, errukia, parkamena..., eta Jainkoak guri egiten deuskuzan beste begiramen guztiak?
Goazen Jainkoagana berak aldatu ta barriztatu deigun barruan daroagun harrizko bihotz hau, bere errukitik ulertzen hasi gaitezan gure mundu hau.
Sarrera-abestia: Aita baten semeok...
Damu-otoitza
Sinismena dohango (debaldeko) gauza bat dogu, Jainkoaren erregalua. Baina zenbat bider bilatzen dogun ez Jainkoagaz egotea, harengandik onurak eta etekinak ataratea baino. Damutu gaitezan gure zalekeriaz:
—Jesus Jauna, Jainkoaren morroi agertzen zaiakuzana, erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, dohai huts lez emoten zaiakuzana, Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, hartzeko nagia baina emoteko esku-zabala, erruki, Jauna!
1. Irakurgaia (Hab 1, 2-3;2, 2-4)
Jainkoari dei egiten deutsoenek ere sufritzen dabe erasoa, eta Jainkoak ez dauzela erasootatik ataraten ikusten dabe. Zein da Jainkoaren erantzuna? Asetuko ete gaitu erantzun horrek? Entzun!
Erantzun salmoa:
R/. Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa: «Ez gogortu zuen bihotza»
2. Irakurgaia (Tm 1, 6-8.13-14)
Sinistun izatea ez da Jainkoari gatxaldietan erregu egitea, haren esane-tara jartea baino, eta haren erreinuaren hotsegile ta eraikile izatea. Gure sinismenaren barri emoten jakin behar dogu, ba. Entzun.
Ebanjelioa
Gure arazoa sinismenik eza ete da? Sinistunak garela uste dogu baina, ulertzen ete dogu, gero, gure sinismena Jesusek nahi dauan lez? Egin deio-gun harrerea hori dinoskun Jesusi, aleluia abestuz, zutunik.
Eskariak
† Gure Elizbarrutiak ekiturte honetarako egin dauen aukerea gogoan iza-nik, gure otoitza gehien sufritzen dabenen aldekoa izan daitela:
—Eliz Amaren alde: dohainik hartu dauan sinismen-dohaia dohainik emoten jakin daian, bere seme-alaba guztiak alkar bizitzara ta alkarren zerbitzura eroanez, eskatu deiogun Jaunari.
—Bizitza hobe baten amesean etxetik ihes egiten dagozenen alde: alkartasuna bilatu daien eta beso zabalek egin deien harrera on, eskatu deiogun Jaunari.
—Egindako kalteari kalte handiagoaz erantzun nahi deutsoenen alde: harrokeriak alde batera itzi eta herrien alkartasuna bideratu daien egoera barri bat eta senidekorragoa bultzatzeko, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure herri honetan eta gure parrokian bake zaletasuna erein daigun, etxeetako txikiei leku egin deiegun, alkartasuna bilatu eta danok Jaunaren mahai-inguruan egotea amestu, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Aita, atara gaizuz gogorkeriaz erantzun nahi izatetik eta emoi-guzu alkarrenganatzeko gogo bizia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Oharrak
—Mezak
No hay comentarios:
Publicar un comentario