miércoles, 31 de octubre de 2007

DOMUSANTU

Hazilak 1

ABESTIAK-ETA

Sarrera-agurra (Ohargileak)

   Egunon, senideok. Ondo etorri Santu guztien liturgia ospatzera. Egin deiogun harrerea abadeari, zutunik eta abesti artean.

 

Abestia

BIZI DA Jauna, bizi da; bizi da Jauna, bizi da.
Bizi da... gure artean!

Abadearen agurra

   Senideok: gaurko liturgiak Santu Guztien oho­rea alda batera ospatu nahi dau. Zertarako? Gu guztion itxaropena esnatzeko, indartzeko..., eta gu mundu honen egokieratik atara eta Jesusen programara erakarteko.

   Ez daigun galdu aukera hau, geure ohikerietan zarratuta jarraituz. Zabaldu daiguzan gogo-adime­nak Jainkoaren doaietara.

 
† Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.

—Amen.

Aintzarako oharra

   Zeruetan Jainkoaren aintza abesten diharduen Santu guztiekin bat egin daigun Jainkoa aintzaltzeko:

   Aintza zeruetan Jaungoikoari...

Hitzaren Liturgia

1  Apk 7, 2-4...

   Gure artean larregi madarikatzen da, larregi gaitzesten da. Liburu honek aurkezten deuskun mun­du barria goralpenezkoa da, onespenezkoa. Onartu daigun berak dinoskuna, eguneroko bizi­tzan madarikatzen ta gaitzesten barik, bedeinka­tzen ta onesten bizi izan gaitezan.

Erantzun salmoa

2  1Jn 3, 1-3

   Mundu honetara egokituegiak gagozanok ez dogu sentitzen Jainkoaren seme-alaba izatearen gozotasunik. Ez ete dogu nahi? Joan apostoluak adoretu egin nahi gaitu. Entzun.

Ebanjelioa, Mt 5, 1-12a

   Jesusek bere programea aurkezten deutse jarraitzaileei, lehengotan jarraitu nahi ez dabenei. Programa hau ez da, ba, edozeinentzat. Baina, onartzen dauana, zoriontasun-bidean abiatuko da.

ESKARIAK  († Abadeak; —Ohargileak)

   † Aurkeztu deioguzan gure eskariak bere betiko zorionean nahi gaitun Jainko Aitari:

   —Eleizearen alde: poztu daiten egun honetan eta bere seme-alaben itxaropena indartu daian, eskatu deiogun Jaunari.

   —Jainkoaren erreinuko lanetan nekatuta, edo gogo barik, edo etsipenerako arriskuan dagozenen alde: gogo-barritu daitezan eta adorea izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

   —Gaurko mundura egokituta, zeruetako poza nahi dabenen alde: Jesusen programea onartzeko adorea izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

   —Jainkoa epaile zorrotz eta zorion-hari apurt­zaile lez daukenen alde: Jainko zorion-emoilea eza­gutzera heldu daitezan, eskatu de­iogun Jaunari.

   —Gu guztiok «Santuen Alkartasuna» sinistu dai­gun, eta gure Eukaristiak horren ezaugarri izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

   † Jainko Jauna: emoiguzu zure ondasunen go­zo­tasuna bilatzea, eta santu guztien poztasun-itxaropenean bizi izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

Jaunartzean

   —Dohatsu bihotz garbiak: ikusiko dabe-ta Jainkoa.

   * Hau da poza, hau poz handia, ederra da-ta zuen saria.

Dohatsu bihotz barnez pobreak:
Haiena bait da zeruetako erreinua.

Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz bait dira jabetuko.   R./

Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute Jaunagandik.

Dohatsu zuzen-gose direnak:
hoien goseak bere asea izango du.   R./

Dohatsu errukior direnak:
ziur bait dute lortuko haiek errukia.

Dohatsu garbi diren bihotzak:
haiek bait dute Jaun zerukoa ikusiko.  
R./

Dohatsu pake-zale direnak:
beren izena izango dute Jainko-seme.

Dohatsu zapalduak direnak:
haiena bait da zeruetako erreinua.   R./

Alaitu eta poztu zaitezte:
ederra bait da zuen saria zeruetan.   R./

No hay comentarios: