lunes, 1 de octubre de 2007

URTEAN ZEHARREKO XXVIII. IGANDEA —C—

Sarrera-oharra

    Senideok: gauza ederra da esker oneko izatea, eta edonon da onartua esker onekoa. Tamalez, gero ta esker txarrekoagoak gara, dana zor baleuskue lez jokatzen dogu, eta diruaz edozer lortu geikela uste dogu. Argi ikusi geike jainkozaletasunak egiten gaitula esker oneko. Baina non bota edo galdu ete dogu jainkozaletasuna? Beharrizanak alkartu egiten bagaitu, alkarregaz bilatu ta batzeko, aberastasunak alkarrengandik banandu egiten gaitu, besteei bildur hartzeraino. Bilatu daigun gaurko eukaristia honetan jainkozaletasuna, esker oneko izatea, besteak senide lez hartzea.

 

Sarrera-abestia: Aita baten semeok...

 

Damu-otoitza

    Gure uste ona (edo konfiantzea) Jainkoagan barik diruan ezarten dogunean esker txarreko eskakizungile egiten gara. Damutu gaitezan gure itxikeriaz, geurera baino ez begiratzeaz:

 

    —Jesus Jauna, beti behartsuen ondoan zengozana, erruki, Jauna!

    —Jesus Jauna, sinismena eskatzen deuskuzuna, Kristo, erruki!

    —Jesus Jauna, esker onean bizi izan zinana, erruki, Jauna!

 

1. Irakurgaia   (2Erg 5, 14-17)

    Diruaz ezin daiteke dana erosi; esker onak, ostera, mundu osoa irabazi daike, nagusiak eurak ere buru makur jarten dauz. Entzun, eta ikasi daigun.

 

Erantzun salmoa:

    R/. Kanta Jaunari kantu barri, egin dauz-eta hainbat harrigarri

 

2. Irakurgaia    (Tm 2, 8-13)

    Gogoramena indartsua da. Noiz gogoratzen gara Jesukristogaz? Gauzak txarto joakuzanean Jainkoagaz gogoratzen gara, baina Jesukristogaz? Gogoramen honexek dinosku zelango sinistunak garen. Entzun.

 

Ebanjelioa  (Lk 17, 11-19)

    Zer da sinismena Jesusentzat?; zelango indarra dau sinismenak?; zeri deritzogu guk sinismena, edo zer bilatzen dogu sinismenaz? Ea gertakari honek argitzen gaituen. Egin deiogun harrerea aleluia abestuz, zutunik.

 

Eskariak

    † Jainkoagana erreguka hurreratzeak gure makaltasuna ta beharrizana iragarri deiguzala, eta esker oneko bihurtu gaizala:

    —Gure Elizbarrutiaren alde: sinismenaren ondasuna eskertzen jakin daian, eskatu deiogun Jaunari.

    —Gure etxeetako gurasoen alde: sinismena landu ta ospatu daien eta seme-alabak sinismenean hezi daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

    —Beste ezeregan baino diruan uste hobea dabenen alde: Jainkoaren ikutua izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

    —Indarkeria erakustea eta bestea zapaltzea bilatzen dabenen alde: bakeak danok behar gaitula ikusi daien, eskatu deiogun Jaunari.

    —Jaunaren opari honetan eskuhartzen dogunok esker onez bete gaitezan eta behartsuak izan daiguzan gogoan, eskatu deiogun Jaunari.

 

    † Jauna, zeurea da dana eta dana hartzen dogu zeure ontasunetik; egizu hori geure bizitzan autortzen jakin daigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

    —Amen.

 

Oharrak

1 Datorren Domekan DOMUND dogu; misiolari garala gogoratuko dogu, eta itzi-ezineko konpromisua dogula hirugarren munduagaz.

2    Hirugarren domeka lez, Famili-Meza izango dira domeka horretako 12etakoa eta ordu 1etakoa.

 

Mezak

No hay comentarios: