sábado, 3 de noviembre de 2007

URTEAN ZEHARREKO 31. IGANDEA —C—

  Sarrera-oharra

  Senideok: Zertan emoten dogu gure bizitzako denporarik gehien? Ondasunak pilatzen? Eta zer balio dabe ondasun guztiek ere? Edo... zenbat diren zoriontsu (eta benetako zorionean) ondasun barik!... Ba ete dago Jainkoaren grazia ta bakea baino ondasun handiagorik? Hara: hori Jesusen bila dabilenak baino ez daki. Beste ondasun bila dabilenak danek ihes egiten deutsoela ikusten dau, eta ezin dau ezer egin ihes egin ez deioen. Goazen gu benetako ondasunagana.

 

Sarrera-abestia

—Aita baten semeok

—Goazen alkarturik, biztuta fedea

 

Damu-otoitza

  Senideok: erruki deusku Jainkoak, maite gaitulako, eta ez deuskuz gure pekatuen kontuak hartzen, hareik parkatzen baino. Damutasunez hurreratu gakiozan, ba:

  —Jesus Jauna, Jainkoaren errukiaren barri emoten deuskuzuna, erruki, Jauna!

  —Jesus Jauna, zure bihotzean leku egiten deuskuzuna, Kristo, erruki!

  —Jesus Jauna, gugana hurreratu ta geurean gelditu gura dozuna, Erruki, Jauna!

 

Lehenengo irakurgaia    (Jk 11, 23—12, 2)

  Ezagutzen dogula Jainkoa uste dogu. Baina, hurreratu gara inoiz haren bularrera, bere bihotzeko taupadak entzuteko? Ea irakurgai honek laguntzen deuskun horretan.

 

Erantzun salmoa   (144, 1-2.8-9.10-11.13cd-14)

  144. salmo honek Jainkoagana hurreratzen gaitu, eta ha onesteko bide emoten deusku.

R/. Jainkoari irrintzi, irrintzi egiozue.

 

Bigarren irakurgaia   (2Ts 1,11—2, 2)

  Sinismena erregalu handia da, eta Paulok otoitz egiten dau ha hartu daien, eta, sinismena hartu daienak, ezeren bildur izan ez daitezan.

Ebanjelioa   (Lk 19, 1-10)

  Jesusen bila ibili eta ha benetan aurkitzen dauanak bere bizitzea iraulita aurkituko dau. Egin deiogun harrera on, hori azalduko deuskun ebanjelioari, Aleluia abestuz zutunik.

 

  Eskariak

  † Apaltasunez eta esker onez jo daigun Jainkoaren bila gure eskarietan:

 
  —Elizearen alde: gizakion artean Jainko-egarria sortu daian, eskatu deiogun Jaunari.

 
  —Elizara ohikerietan joten dabenen alde: Jainkoaren bila hasi daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

 
  —On egite hutsaz nahikoa dabenen alde: Jainkoaren egarri izan daitezan, eta horren ezaugarri izan dakien on egitea, eskatu deiogun Jaunari.

 
  Ondasunez ase-beteta dagozenen alde: hareen banantzearen poza aurkitu ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari.

 
  —Eukaristiaren ondasun eder honen atsegina dogunok be­ronen poza iragarten jakin daigun, eskatu deiogun Jaunari.

 
  † Maite gaituzulako gutaz errukitzen zaran Jauna, biztu gugan zeuk baino beste inork inork ase-bete ezin daiken egarria. Jesukristo.

  —Amen.

 


No hay comentarios: