martes, 6 de noviembre de 2007

Urtean Zeharreko XXXIII. Igandea /C

  

Ohargileak: Ondo etorri, senideok, Eukaristia honetara. Egin deiogun harrerea buru izango dogun abadeari, zutunik, abestuz:

Sarrera-abestia

     Goazen alkarturik
     biztuta fedea,
     argitan zabalik
     maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza;
bere hitzetan gure egia
gure indarra, gure bizitza

Sarrera-agurra

     Senideok: Liturgi urteko azken aurreko domekan gagoz eta zaharrak barriztu eta barriak urten behar dauala entzungo dogu. Jainkoa gertu dago dana barriztatzeko eta barritasun usainez gu jarteko. Baina beti ere, barriak konprometitu egiten dau; jakin egin behar da barria barri lez eukiten... Ez gaitezan bildur izan. Zaharra eta aldatu beharrekoa baztartzeko gertu egon gaitezan Jainkoaren barrikuntzeari harrera on egiteko gertu.

† Aitaren eta Semearen...

DAMU-OTOITZA  († Zuzendariak;  —Ohargileak)

   Errukitsua da Jaungoikoa apaltasunez hurreratzen jakozanen­tzat. Autortu daigun ez dogula landu sinismena, eta behin baino sarriagotan bere lepotik barre egin dogula:

     —Jesus Jauna, zeu zaitugu Jainkoaren Barri Ona. Erruki, Jauna!
     —Jesus Jauna, zeugan hartzen dogu barritasun itxurea. Kristo, erruki!
     —Jesus Jauna, zeu zaitugu Aitagana bide barria. Erruki, Jauna!

† Jainkoak bere errukian hartu gaizala eta, biztuera egunean, bere Semearen ondoan jarri gaizala.

—Amen.

 

Aintzarako

     Jaungoikoa aintzaltzen dogunean beragandiko dohaiak es­ker­tu egiten deutsoguzela esan nahi dogu, eta esker onez erantzun nahi deutsogula. Goretsi daigun, ba, Jaungoikoa gogo beroz.

Lehenengo Irakurgaia  (Mal 3, 19-20a)

     Ez gaitezan bildurtu irakurgai hau entzuterakoan. Ulertu daigun Jainkoarena dala benetako zuzentasuna, eta horrek poztu gaizala.

Erantzun Salmoa   (Ps 97)

     Ba ete dago Jainkoarena baino zuzentasun ederragorik, zuzenagorik. Aintzaldu daigun salmo honetan Jainkoaren zuzentasuna, eta poztu gaitezan.

R/. Egin txalo errege dan Jaunaren arrean

Bigarren Irakurgaia  (2Tes 3, 7-12)

     Amaierearen zain egoteak ez gaitu lanetik eta on egitetik aldendu behar. Jainkoaren erreinua landu beharrak eten bako lana eskatzen deusku. Hori argi eukan Paulo apostoluak, eta horrexegaitik egiten deutsez bere ikasleei holango berba gogorrak. Entzun.

Ebanjelioa (Lk 21, 5-19)

     Ez gaizala bildurtu azken egunetako usain edo kutsuko pasarte honek. Zeozer irakatsi gura deutse Jesusen bere ikasleei. Horixe bilatu daigun ebanjelioan, harrerea zutunik eta Aleluia abestuz eginez.

Aleluia! Aleluia! Aleluia!

ESKARIAK  († Zuzendariak;  —Ohargileak)

   Amaierea Jainkoaren esku dago, eta itxaropenez emon behar deutsogu aurpegi lanean eta uste onean. Horrela zuzendu deiogun gure eskari otoitza Jainkoari:

     —Gure Elizbarrutiaren alde: egunerik egunera ezagutuagoa eta maitatuagoa izan daiten bere eliztarren artean, eskatu deiogun Jaunari.

     —Mundu honetako gauzak igarokorrak direla-ta loak hartu ez gaizan, gerokoaren itxaropenera eroan baino, eskatu deiogun Jaunari.

     —Autonomiak eta independentziak alkarrengan aldentzera barik alkar errespetatzera eta alkarrekin lan egitera eroan gaizan, eskatu deiogun Jaunari.

     —Gure sinismen bizitza eliza barik ezer ez dala ulertzera, eta gure Elizbarrutia maitatzera eta haren eskutik inguruagaz konprometitzera eroan gaizan, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko Jauna: gogo onez zuzendu deutsuguzan eskariok zuri emoten deutsugun erantzuna suspertzeko gauza izan dakiguzala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.

Jaunartzerako abestia:

Zugaz bizi nahi dot Jesus ona
Zuk berotu daizun nire bihotza.
Ilun nago beti zugaz izan ezik
ez dot gura beste maitetasunik.

Nire bihotzera heldu zaitez
biok alkarrekin bizi gaitezen,
Bete naizu beti zure gorputzakin
atsegindu naizu zure odolakin.

        

Gure ondoan, Jauna,
egon zaitez beti:
zu zara gure bide eta gure bizi.

Zu zara, Jauna, zu gure Artzain
eta gu zure artalde,
nora ezean ibilten gara
ardi gaixook zu gabe (bir).

 

Oharrak

 

No hay comentarios: