Ohargileak: Ondo etorri, senideok, Eukaristia honetara. Egin deiogun harrerea buru izango dogun abadeari, zutunik, abestuz:
Sarrera-abestia
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun-bidea.
Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza;
bere hitzetan gure egia
gure indarra, gure bizitza
Senideok: sinismena ez da danen gauzea, ez eta norberak uste izan daiken edozer ere. Jainkoak zabaldu egiten dauz bere dohaiak han-hor-hemen, eta batzuk onartu egiten dabez eta Jainkoari erantzun egin nahi deutsoe; baina beste batzuk barre egiten deutsoe, bai Jainkoari, bai bere dohaiei eta baita esker onez erantzun gura deutsoenei ere. Eta, zoritxarrez, geure artean gertatzen dan gauzea da hau: ez da asagora joan behar holangorik aurkitzeko.
Gaurko elizkizun honek Jainkoari esker onez erantzuten ahalegintzen direnen garra erakutsiko deusku, eta holango gauzei barre egiten deutseenen arinkeria. Eskertu deiogun Jainkoari sinismenaren dohaia, eta eskatu deiogun ha gogotsu iragarten ta ospatzen ekin deiogula.
† Aitaren eta Semearen...
DAMU-OTOITZA ( † Zuzendariak; —Ohargileak)
† Errukitsua da Jaungoikoa apaltasunez hurreratzen jakozanentzat. Autortu daigun ez dogula landu sinismena, eta behin baino sarriagotan bere lepotik barre egin dogula:
—Jesus Jauna, zeugan erakusten deusku Jainkoak bere bihotza. Erruki, Jauna!
—Jesus Jauna, zeugan hartzen gaitu Jainkoak seme-alaba lez. Kristo, erruki!
—Jesus Jauna, zeugan aurkitzen dogu bizitzarako behar dogun adorea. Erruki, Jauna!
† Jainkoak bere errukian hartu gaizala eta, biztuera egunean, bere Semearen ondoan jarri gaizala.
—Amen.
Aintzarako
Jaungoikoa aintzaltzen dogunean beragandiko dohaiak eskertu egiten deutsoguzela esan gura dogu, eta esker onez erantzun gura deutsogula. Goretsi daigun, ba, Jaungoikoa gogo beroz.
Lehenengo Irakurgaia (2Mak 7, 1-2.9-14)
Aberastasun edo aginpide edo atsegin-bila dabizenentzat alperrekoak dira Jainkoari eginiko eskeintzariak eta haren legepean bizi izatea. Baina sinistunak hortixik ataraten dau bere bizitzarako garra ta zentzua. Entzun.
Erantzun Salmoa (Ps 16)
Gure uste ona Jainkoagan jarten eta hau egunero barriztatzen lagunduko deusku salmo honek. Otoitz-giroan egin daigun; barru-barrutik sortu daitela otoitz-berba hau...
R/. Esnatzean zure aurpegiaz aseko naz, Jauna
(edo)
R/. Zu zaitut, Jauna, ondasuna
Bigarren Irakurgaia (2Ts 2, 16—3, 5)
Sinismena danen gauzea ez dala iragarriz, otoitzak eskatzen dauz Paulok sinismenaren iragarpenari ekin ahal izateko; eta horixe bide hori eskeintzen deutse ikasleei.
Ebanjelioa (Lk 20, 27-38)
Zelan erantzun barreguraz hurreratzen jakozanei? Ez ete dira saduzeoak behin baino sarriagotan geuk azaltzen dogun jarrerearen ezaugarri? Aleluia abestuz egin deiogun harrerea gaurko ebanjelio txatal honi.
Aleluia! Aleluia! Aleluia!
ESKARIAK ( † Zuzendariak; —Ohargileak)
† Apaltasunez, baina uste onez (konfiantzaz) hurreratu gakiozan, sinismenaren dohaia egin deuskun Jainkoari, eta eskatu daigun:
—Gure Elizbarrutiaren alde: gure herriaren sinismena aintzat hartu daian, eta sinismen hori landu daian, eta ospatzeko bideak zabaldu daizan, eskatu deiogun Jaunari.
—Eliztar helduen alde: landu bako sinismenari barre egitetik, sinismen hori lantzera igaro daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Gure etxeetan sinismena landu ta ospatzeari denporatxo bat emon dakion, eta ume ta gazteek ere aintzat hartu ahal izan daien, eskatu deiogun Jaunari.
—Geure burua sinistuntzat autortzeak hau alkarregaz ospatzera eroan gaizan, eta hartutako ondasunen alkarbanantzaile egin gaizan, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Jauna: gogo onez zuzendu deutsuguzan eskariok zuri emoten deutsugun erantzuna suspertzeko gauza izan dakiguzala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako abestia:
Gogoratu Jesukristo
hil artetik biztua:
sekulako gure indar
eta salbamendua!
Zurekin bagara gu hilten
zurekin gara biziko;
zurekin ba dogu sufritzen,
zurekin Jaun eta Jainko.
edo
Gure ondoan, Jauna,
egon zaitez beti:
zu zara gure bide eta gure bizi.
Zu zara, Jauna, zu gure Artzain
eta gu zure artalde,
nora ezean ibilten gara
ardi gaixook zu gabe (bir).
Oharrak
No hay comentarios:
Publicar un comentario