jueves, 26 de junio de 2008

URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 Egunon, guztioi, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.

 Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz ase­ta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana, ase eta beteten dau.

 "Bihotz batez..."

 

DAMU-OTOITZA

 Mezearen hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:

 - Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.

 - Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 - Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jaso gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

Is 55, 1-3

 Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.

Erantzun-Salmoa: "Jauna dot argi eta salbamen..."

Erm 8, 35. 37-39

 Jesus benetan maite badogu, ez inork ez ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.

Mt 14, 13-21

 Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.

 Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

† Senideok: Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:

 - Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daiten, Jaungoikoaren dohaia bazter guztietara banatuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Mundu honetan itxaropenik baga bizi diran gizon eta emakumeen alde, eta eguneroko ogia falta jakenen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Munduko herri guztien alde eta batez ere gure herriaren alde: zuzentasuna, askatasuna eta bakea nagusitu daitezala eta era guztietako behartsuak behar dabena izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: ez inork ez ezerk ez gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

† Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz handiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

OHARRAK

No hay comentarios: