jueves, 26 de junio de 2008

URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

 Senideok: Eleiza santu gara, eta, aldi berean, Eleiza pekatari ere bai. Egunetik egunera bihotz-barritzen eta bere jokabideak zuzentzen ahalegindu behar dauan Eleizea.

 Guztiz santuak izan arte itxaron behar bagendu, Eukaristiarik ez genduke sekulan ospatuko. Baina Jaungoikoak ondo ezagutzen gaitu eta gu noiz bihotz-barrituko zain daukagu. Eta Eukaristia bera ere horretarako bide eta aukera lez eskeintzen deusku.

 Gogo horregaz, hasierea emon deiogun Meza santuari, sarrerako kantua abestuz.

 

 "Bihotz batez alkarturik..."

 

DAMU-OTOITZA

 Senideok: prestau daiguzan geure bihotzak Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko. Horretarako, geure pekatu guztien parkamena eskatu dagigun:

 - Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.

 - Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.

 - Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

Jak 12, 13. 16-19

 Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra dalako, oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta bihurtu daiten.

 

Erantzun-Salmoa: "Jauna, zure maitasuna..."

 

Erm 8, 26-27

 San Paulok esango deusku gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala beti.

 

Mt 13, 24-43

 Jesusek, parabola batzuen bidez, Zeruetako Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Zutundu gaitezan Haren berbak entzuteko.

  Aleluia.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Senideok: zuzendu deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna eskatu daigun:

 - Eleizearen alde: Jaunak zaindu dagiala, eta maitasunaren eta parkamenaren bidetik eroan dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Gure inguruko inor epaitu eta baztertzeko biderik ez dagigula hartu inoiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Fede-bizitzatik eta Eleizatik urrundu diran guztien alde: euren bihotz bazterrean Jaungoikoaren dei errukitsua barriro entzuteko zoriona izan dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Meza santu hau ospatzeko alkartu gareanon alde: ikasi dagigula eroapena izaten, besteai parkatzen eta danen onbideratzea itxaroten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 Onartu, Jaungoiko Aita, Espirituak gure barruan sortu dituan eskariak; gogoan izan egizuz gure beharrizanak eta emoiguzu beti zure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRAK

No hay comentarios: